Martxoaren lehenengo
honetan, Villava-Atarrabiako Hirigintza Planaren idazketa gidatuko duten
oinarriak adosteko, prozesu parte-hartzailea martxan ipini da.
Parte-hartzea posible
egingo duten baldintza egokienak sortzeko fasea hasi berri da. Hurrengo asteetan,
Lan Planaren negoziazioa eramango da aurrera, honetan eragile guztiek (politikariak,
teknikariak eta herritarrak) parte hartuko dutelarik; parte-hartzeko egitura
egonkorrak eratuko dira (Talde Eragilea eta Hirigintza Foroa); eta komunikaziorako tresnak abian jarriko
dira, mailing-a, gizarte sareak, blog-a…
horretarako pertsona parte-hartzaileen datu-baseak garatzen ari
direlarik. Fase honetan, garrantzitsuena, pertsonak, kolektiboak, talde
politikoak, teknikariak eta abar parte-hartzerako motibatzea da, eta alor
honetan eginen ditugu beharrezko ahalegin guztiak.
Apirilean, diagnosi
parte-hartzailea hasiko da, eta honi buruzko informazioa ematen joango gara.