lunes, 11 de marzo de 2013

Villava-Atarrabiako Hirigintza Planaren idazketa gidatuko duten oinarriak adosteko, prozesu parte-hartzailea martxan ipini da.


Martxoaren lehenengo honetan, Villava-Atarrabiako Hirigintza Planaren idazketa gidatuko duten oinarriak adosteko, prozesu parte-hartzailea martxan ipini da.
Parte-hartzea posible egingo duten baldintza egokienak sortzeko fasea hasi berri da. Hurrengo asteetan, Lan Planaren negoziazioa eramango da aurrera, honetan eragile guztiek (politikariak, teknikariak eta herritarrak) parte hartuko dutelarik; parte-hartzeko egitura egonkorrak eratuko dira (Talde Eragilea eta Hirigintza Foroa);  eta komunikaziorako tresnak abian jarriko dira, mailing-a, gizarte sareak, blog-a…  horretarako pertsona parte-hartzaileen datu-baseak garatzen ari direlarik. Fase honetan, garrantzitsuena, pertsonak, kolektiboak, talde politikoak, teknikariak eta abar parte-hartzerako motibatzea da, eta alor honetan eginen ditugu beharrezko ahalegin guztiak.
Apirilean, diagnosi parte-hartzailea hasiko da, eta honi buruzko informazioa ematen joango gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario