jueves, 12 de septiembre de 2013

Kaixo berriro,
Udako oporrak pasata, lanera itzultzen gara hirigintza arloan martxan jarritako prozesu parte-hartzailearen azken fasean sartzeko.
Martxotik, Atarrabiako bizilagunak, teknikariak eta politikariak herriaren hirigintzaren egoerari buruzko diagnosia egiteko lanetan ibili dira, beren iritziak emanez, hausnarketak eginez, eztabaidatuz, hala nola herria hobetzeko proposamenak eginez. Asko dira egindako ekarpenak, eta orobat, Atarrabiako egoerari buruzko ikuspen zabala eta xehetasunez josia dugu ondoriotzat.
Honela, irailaren 27an, diagnosi parte-hartzailearen behin-betiko ondorioak aurkeztuko ditugu; ondorio hauek, hurrengo asteetan herria hobetzeko proposamenak eraiki, zehaztu eta adosteko balioko dute, hala nola, etorkizuneko Udal Hirigintza Plana gidatuko duten oinarriak ezartzeko. Landutako alorrak hauexek izan dira:
  • Etxebizitza; etxebizitza parkearen egungo egoera, etxebizitza hutsen azterlana, birgaikuntzaren alorreko egoera, uholdeen eraginak, gaur egun herrian den etxebizitzen eskakizuna eta dagoen etxebizitza eskaintzaren egoera.
  • Zerbitzu publikoak; legearen araberako egoera, Nafarroako eta estatuko hantzeko herriekin alderaketa azterlana, Atarrabiako biztanleek egindako zerbitzu publikoen alorrean dauden beharren diagnosia.
  • Herriko jarduera ekonomikoa; saltokiak, industria, turismoa eta aisia. Zer egin daiteke hirigintzaren alorretik? Zer beste gai dira beharrezko?
  • Espazio publikoak eta Mugikortasun jasangarria; auzokideen elkargune diren 5 zonalde nagusien egoera, berauen loturak, hala nola oinezkoentzako bideak, bidegorria, eskolarako bideak, aparkalekuak…
Foroaren afitxa  bidaltzen dizuegu, eta zuen zain izanen gara irailaren 27an, 18,30etan, Kultur Etxean.

Nahi baduzu, Atarrbiari buruz, zuk ere erabaki dezakezu, ez zaitez etxean gelditu!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario